XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasteko, elikagaien energia.

Denok dakigu jatean elikagaietatik energia hartzen dugula.

Behar baino gehiago jaten badugu, sobratzen zaigun energia pilatu egiten zaigu, gizenduz.

Horregatik begiratzen zaie arreta handiz etiketei, edukin energetikoa zein den jakiteko.

Eta horregatik sortu dira azken urteetan light izeneko produktuak, gutxiago gizentzen dutenak; energia gutxiago bait dute.

Baina nondik datorkie elikagaiei energia?.

Landare berdeek eguzkitik datorren energia erabiliz, glukosa izeneko substantzia eratzen dute (azukrea, azken finean), airetik eta ura lurretik hartuz.

Fotosintesi izeneko prozesu kimiko hau honela adieraz dezakegu: energia / glukosa / oxigenoa.

Beraz, landareek glukosan energia kimikoa metatzen dute.

Gero, animaliek, landareak jaten dituztenean, energia hori bereganatu egiten dute.

Horri esker manten dezakete gorputzaren tenperatura, bihotza, birikak eta beste organoek martxan dihardute, edo korrika ibil daitezke, adibidez.

Urak ere energia izan dezake.

Pentsa dezagun bestela urtegietan.

Hauetan, ura leku altuan kokaturik dago, eta energia potentziala duela esaten da.

Erortzen denean energia potentziala galdu egiten du, baina abiadura handituz doa, eta energia zinetikoa duela esaten da.

Horri esker, turbinak mugitu egiten ditu, horrela energia elektrikoa lortzen delarik, edo bestela antzina ur-errotak mugi zitzakeen.

Eta nondik datorkio energia urari, hau da, nola kokatu da leku altuetan?.

Ba eguzkiaren energiari esker.

Honek itsaso eta lakuetako ura berotu eta lurrindu egiten du.

Gero ur hori euri moduan eroriko da, leku altu horietan kokatuz.

Gizakien energi iturri desberdinak.